XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

COCO Lucas jaunaren basetxea eskualde hartako handiena eta aberatsena da.

Basetxe hartan gauza guztiak ederki antolatuta daude.

Basetxea bera handi-handia da eta adreilu gorriz eginda dago.

Kanpotik ikusi eta ez du ematen basetxea denik.

Gaztelu ederra dirudi.

Haren ondoan ikuiluak eta aletegiak altxatzen dira.

Ikuilu garbietan badira txerriak, zaldiak, behiak eta ardiak eta aletegietan abereei jaten emateko belar eta ale ugari.

Basetxea zuhaitz handiz inguratuta dago.

Zuhaitz garai hauek basetxea, ikuiluak eta hauen aurreko sagarrondo ahulak haizetik babesten dituzte.

Iluntzero basetxe hartako hamabost langileak sukaldaria, neskameak, arduradunak eta morroiak sukaldeko mahai luzearen inguruan esertzen dira eta ase arte jaten dute.

Abere guztiak oso ongi zainduta daude eta nahi beste belar eta ale jaten dute.

Basetxeko jabea, Lucas jauna, gizon garaia, lodia eta jatorra da eta langileekin ederki portatzen da beti.

Egunean hiru aldiz basetxeko gauza guztiei begirada bat ematera jaisten da.

Ikuiluetan sartzen da, aletegiak begiratzen ditu eta langileekin hitz egiten du.